Explore San Sebastian Region – Central Reservas / Reservation Center

Al usar este sitio Ud. acepta el uso de cookies para an�lisis, contenido personalizado y publicidad.
  • Siguiente
  • Anterior
GURE KOSTALDEA
 
GURE KOSTALDEA BARNE HARTZEN DITU:

• Bisita Gidatua Talaiberri Txakolindegia (Zarautz) Ostiraletan eta Larunbatetan.

• Bisita Gidatua Flysch Esencial (Zumaia) Larunbatetan eta Igandetan.

• Balenciaga Museoa (Getaria).

•Bi gaueko ostatua, gosaria barne

• PACK OPARIA:

- "Explore San Sebastian Region" motxila , Gipuzkoako informazio turistikoarekin.


IRTENALDITXOAREN PREZIOAK XEHETASUNEAN IKUS DITZAKEZU, BESTE HOTEL BATEAN ERRESERBA EGIN NAHI BADUZU GURE WEB ORRIAREN BIDEZ EGIN DEZAKEZU

PREZIOA BEZA BARNE OSTATURIK GABE: 37.00€

ERRESERBA EGITEA:
o Enviar un e-mail a:reservas@sansebastianreservas.com
o Llamar al teléfono:943299983


 
  • Rate
  • Xehetasun
  • Kokalekua
  • Argazkiak
  • Iruzkinak
Irtenalditxo honen bidez gure kosta sakonez ezagutuko duzu : bere kultura , bere gastronomia eta bere tradizioak.

ZARAUTZ- TALAIBERRI TXAKOLINDEGIA BISITA GIDATUA (Ostiraletan eta Larunbatetan)
Talai Berri Txakolindegira bisita. Bertan txakolina nola egiten dugun ezagutzeaz gain, Talai Berri txakolina, Idiazabal Gazta, Atuna, Eusko label Txorizoa eta Ibarrako Piperren dastaketa izango dugu. Bukatzeko TTANTA txakolin ozpinak dastatuko ditugu.


ZUMAIA- FLYSCHA BEGIRADA BATEAN BISITA GIDATUA (Larunbatetan eta Igandetan)
Itsasontzi-ibilaldia, Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko
Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Zumaiatik Sakonetara, Deba eta Zumaia lotzen dituen biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.


GETARIA- BALENCIAGA MUSEOA (Asteartetik Igandera, Udan (Uztailean eta Abuztuan) egunero).
Cristobal Balenciaga Museoan nazioartean garrantzitsuenetakoa den moda-bilduma topatuko dugu. Jantzi eta osagarrien artean 1.200 sorkuntza-lan inguruk osatzen dute izen handiko Getariko jostunaren kalitateari eta kronologiari dagokienez erakusgarri garrantzitsuena dena.


HAUTATUTAKO HOTELAK:

SAN PRUDENTZIO HOTELA 2**
San Prudentzio landa-hotel txiki xarmanta da, mahastiz inguratua eta Kantauri itsasoari begira dagoena. Leku paregabea da kezkak alde batera utzi eta naturaz eta itsasorako bistez gozatzeko.
Herriaren kanpoaldean gaude Getaria, itsas tradizio handiko Erdi Aroko hiribildua, 2 hondartza bikain eta kirol-kaia dituena. Bertako jatetxeak hitz baten bidez deskribatu daitezke: kalitatea. Hotelaren kokapena paregabea da: Getariako hirigunetik 5 minutura,

Zarautzetik 10era, Donostiatik ordu erdira eta Bilbotik nahiz Gasteizetik ordubetera.
Hotela erabat birgaitu da 2013an. Gu gara 3. belaunaldia eta ilusioz eta arduraz ekingo diogu proiektu honi, gure aiton-amonek duela 50 urte edota gure gurasoek nahiz izeba-osabek geroago egin zuten bezala.

SAIAZ HOTELA 2**
XV. mendeko dorretxe gotikoa da Saiaz-Getaria Hotela, Getariako alde zaharrean dagoena, Gaztetape hondartzaren gain-gainean, malkarraren ertzean. Dorretxearen harrizko hormen artean tximiniak, antigoaleko piezen bilduma zaindua eta hotel garaikide baten erosotasun guztiak aurkituko dituzue.
Itsasgaineko etxaurreak ikuspegi paregabea eskaintzen dizuete, itsasaldeko geletatik bezala, egongelatik, kafetegitik eta terrazatik gozatu ahal izango duzuena. Olatuen soinua izango


Pertsonako prezioak logela bikoitzean, beza barne.
Denboraldiak:
Behe denboraldia: 01/01tik 04/30tik; 11/1etik 12/31tik (Aste Santua eta zubiak izan ezik)
Erdi denboraldia: 05/01etik - 06/30tik; 10/01etik - 10/30era (zubiak izan ezik)
Goi denboraldia: 07/01tik 09/30era ; Aste Santua (12tik 04/16era) , maiatzeko zubia (04/28tikl 05/01era) , urriko zubia (10/11tik 10/15era), abenduko zubia (12/05etik 12/10era).


GURE KOSTALDEA GURE KOSTALDEA GURE KOSTALDEA GURE KOSTALDEA
 
 

descripcion actividad

 
 
Servicio operado - Organización técnica: EQUINOCCIO VIAJES, S.A. (Cie 2050m/m)