Konfidentzialtasuna

Donostia turismoa eta Gipuzkoako turismoaren erreserba zerbitzua

  • RUNNING EGONALDIAK
  • KIROL EGONALDIAK - ERREALA
  • IRTENALDITXO ERROMANTIKOAK
  • ESCAPADA ZINEMALDI
  • Siguiente
  • Anterior

Hotelen bilaketa

  • Sarrera data aukeratu
  • 26/05/2013
  • 26/05/2013
  • Bilaketa aurreratua
  • Alfab.
  • Salneurria
  • Kateg.*
  • *Kategoria haunditik txikira antolatzen da

Konfidentzialtasuna
 
 
 
 

DATU PERTSONALEN BABESA

Ataria erabiltzeko eta web orriko zerbitzuen erreserbak egiteko ezinbestekoa da izaera pertsonaleko datuak ematea. Equinoccio Viajesentzat garrantzi handia du izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia betetzea, baita informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa ere.

Orokorrean, web orria erabiltzen duten pertsonek ez dute izaera pertsonaleko daturik eman beharko. Hori bai, zerbitzuak erabili nahi badituzte, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datuak eman beharko dituzte hainbat kasutan. Kasu horretan, Equinoccio Viajesek emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Araudiak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Araudiak ezartzen dutena betez.

Equinoccio Viajesek datuen babeserako indarreko legedia betetzen du, eta biltzen dituen datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu.

Behin beharrezko informazioa jasota, erabiltzaileak adostasuna ematen du bere datuak Equinoccio Viajeseko titulartasuneko fitxategi automatizatuetan sartzeko, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatzeko, eta tratamendu automatizatua jasotzeko -Larramendi kalea 23, 20006 Donostia (Gipuzkoa) helbidean dago helbideratuta Equinoccio Viajes-. Hori bai, kontuan izan behar da datuen horien erabilpena Equinoccio Viajesen web orrian edozein zerbitzu kontsultatzearen, eskatzearen edo kontratatzearen, edota edozein eragiketa egitearen ondorioa izango dela. Era berean, datu horiek bi aldeen arteko kontratu-lotura mantentzeko edota eskaintzen, iragarkien edota sustapenen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Erabiltzaileak eman dituen datu guztiak benetakoak eta zuzenak direla adierazten du, eta horietan izan daitezkeen balizko aldaketak Equinoccio Viajesi ezagutarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak kontratua gauzatzeko beharrezkoak ez diren bere datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaioke. Ondorioz, datu horiek kontratu-lotura mantentzeko ezinbestekoak diren helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

Equinnocio Viajesen pribatutasun politikak erabiltzaileak bere datuen gaineko sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak erabili ahal izatea bermatzen du. Horretarako, eskaera egin behar du hurrengo posta elektroniko helbidera e-maila bidaliz: reservas@sansebastianreservas.com.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legea betez, Equinoccio Viajesek espresuki bere adostasuna eman duten erabiltzaileei bakarrik bidaliko dizkie eskaintzen, iragarkien eta sustapenen informazioak -posta elektroniko bidez edota komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide bat erabilita bidaliko dira informazio horiek-.

Hala erabakitzen badu, erabiltzaileak edozein momentutan izango du horrelako informazioak jasotzen uzteko aukera. Horretarako, gure e-mail guztien amaieran azaltzen diren argibideak jarraitu beharko ditu, edota mezu bat bidali beharko du hurrengo posta elektroniko helbidera: reservas@sansebastianreservas.com

 
Bisita Gidatuak
Kirol-Aisi jarduerak
Ordiziako azoka: zentzumenetako benetako oparia
Bazkari Astigarragako sagardotegian
Sagardoa eta Itsasoa
CENTRAL RESERVAS TURISTICAS SN.SN Organización Técnica: Equinoccio Viajes Cie 2050 M/M Gipuzkoa turismoa