Astigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Hau guztia giro dibertigarrian dastatuko duzue. Izan ere, sagardotegiko bazkarian, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztiak umorez kontatuko dizkizuen pertsonaia izango duzue. Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia. onostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue. Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko duzue, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiaz.
Votaciones:2 Puntuación:9,00
27/07/2012 PEDRO IZQUIERDO SANC Comentó:
Muy amable y servicial la señorita que me llamo para cerrar la visita
27/07/2012 PEDRO IZQUIERDO SANC Comentó:
Muy amable y servicial la señorita que me llamo para cerrar la visita